• Mooc Translanekin

    Mikrolearning plataforma

    Telos, euskarazko mikroirakaskuntza (microlearning) plataforma irekia da. Euskarazko ezagutza pilulak edozein gailutik jasotzeko aukera ematen du. Hasteko, teknologiaren erabilera osasuntsuari lotutako lau ikastaro eskaini nahi ditugu horretarako.

    H5P ikastaroa berria!

    H5P LOGOIkastaro honen bitartez H5P bidez egin daitezkeen 35 jarduera desberdin nola sor ditzakezun ikasiko duzu, baita horietako bakoitza zertarako erabili daitekeen ikusi ere. Atal bakoitzaren barruan, jarduera nola sortzen den azaltzen duen bideo tutorial bat aurkituko duzu eta, horrekin batera, deskargatu eta berrerabili ahal izango duzun jardueraren adibide bat.

    SARTU »

    Korporazio teknologikoak

    Gailu digitalen eta Interneten erabilera handituz doan garai honetan, korporazio teknologikoen boterea asko handitu da. Gai honetan zehar, korporazio teknologiko garrantzitsuenak ezagutuko ditugu eta gugan duten eragina nolako den ikusiko dugu. Honekin batera, korporazio hauen eragina gainditzeko estrategia desberdinak ere ikusiko ditugu eta euren jokabideei buruz hausnartuko dugu.

    SARTU »

    Arriskuak eta aukerak

    Ziberjazarpena, groominga, menpekotasunak,… Asko dira gailu teknologikoen erabilera okerrek eragin ditzaketen ondorio negatiboak, baina eskaintzen dituzten aukerak ere anitzak dira. Ikastaro honen bitartez, sarean egon daitezken arrisku desberdinak ezagutuko ditugu, baita hauen aurka egin ditzakegun ekintzak zeintzuk diren ere. Honekin batera, gailu teknologikoek eskaintzen dizkiguten aukerak ere ikusiko ditugu.

    SARTU »

    Baliabide teknologikoak

    Etengabe baliabide teknologiko berdintsuak erabiltzeaz nekatuta? Zure pribatutasuna babesten duten alternatiba desberdinak ezagutu nahi dituzu? Gai honetan, erabileren araberako baliabide aukera desberdinak ezagutuko ditugu: nabigatzaileak, bilatzaileak, txat aplikazioak, hodeiak…

    SARTU »

    Internet

    Gaur egun ohikoa bilakatu zaigu, mugikorraren bidez gehienbat, baina baita ordenagailuaren bidez, internet erabiltzea. Hala ere, askotan ez dugu jakiten honen atzean dagoen guztia nolakoa den. Nola funtzionatzen du? Nola iristen da gure etxetara? Zer daki internetek gutaz? Etorkizuneko gizartea nolakoa izango da? Ikastaro hau internetekin lotura duten gaiak lantzeko baliatuko da.

    SARTU »