Indarrean dauden politiken zerrenda
Izena | Mota | Erabiltzaile-onespena |
---|---|---|
Gunearen politika | Gunearen politika | Erabiltzaile guztiak |
Laburpena
Telos.eus webgunean sartze hutsak ez du erabiltzailea erregistratzera
edota datu pertsonalak eman behar izatera behartzen. Hala ere,
erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, Datu Pertsonalen
Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera
(aurrerantzean, DBLO), jakinarazi nahi zaio webgune honen bidez edo
posta elektronikoen bidez ematen dituen datu pertsonalak Talaios,
Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiaren
fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea.
Hala, noizbait erabiltzekotan, jasotako kontsultei eta eskaerei
erantzuteko, zurekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen eta
produktuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta
hedabidearen jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko
erabiliko dira.
Politika osoa
Atarikoa
Telos.eus webgunean sartze hutsak ez du erabiltzailea erregistratzera edota datu pertsonalak eman behar izatera behartzen. Hala ere, erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera (aurrerantzean, DBLO), jakinarazi nahi zaio webgune honen bidez edo posta elektronikoen bidez ematen dituen datu pertsonalak Talaios, Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiaren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, noizbait erabiltzekotan, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zurekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen eta produktuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta hedabidearen jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
Zure datu pertsonalak modu konfidentzialean tratatuko dira. Izan ere, Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiak Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu. Edozelan ere, webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela eta onespena ematen duela, adierazitako helburuaren baitan, bere datuak tratatzeko eta komunikatzeko. Erabiltzaileak informazio komertziala jaso nahi ez badu tratamenduari aurka egiteko eskubidea erabili dezake. Horretarako eskaera idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari.
Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Enpresa honek, hain zuzen, datuen babeserako autonomiako, estatuko eta Europako erakundeek emandako aholku, berrikuntza eta gidalerroak jarraitzen ditu.
Edukiei dagokionez, aurkakoa espresuki adierazten ez den kasuetan izan ezik, eduki guztiak Creative Commons cc-by-sa (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/) lizentziapean egongo dira.
Telos.eus webgunean Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiak Moodle GPLv3 lizentzia libreko EKSa Eduki Kudeaketa Sistema erabiltzen du garapenerako.
Interesdunen eskubideak
Erabiltzaileak, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo
tratamenduari aurka egiteko eskubideak ditu, Datu Pertsonalak Babesteari
buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera.
Horretarako, Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba
Elkarte Txikiaren egoitzara jo beharko du (Aralar plaza 1, solairuartea 2
– 20100 Orereta-Errenteria Gipuzkoa; Tel: 943 013 297), edota helbide
elektroniko honetara: kontaktua@talaios.coop
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali
beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun
Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali
beharko du.
Segurtasun-neurriak
Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Beti ere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak.
Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileari argi adieraziko zaio segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiaren erantzukizuna.
Trafiko-datuak
Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte
Txikiaren webguneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, IP helbideak
erregistratzen ditu. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango
dira, besteak beste ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta
web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den
aztertzeko.
Aipatutako helburua lortzeko, Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak
Kooperatiba Elkarte Txikiak egokiak iruditzen zaizkion software
desberdinak erabiliko ditu (esate baterako Matomo edo Google Analytics)
web gune hau neurtzeko eta aztertzeko.
Indarraldia
Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-oharra aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.